Ertzaintzaren “karga basatiak” salatu dituzte manifestazioa deitu zuten sindikatuek
Manifestazioa deitu zuten ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak oharra plazaratu dute, Ertzaintzaren portaera salatzeko.
Corte Inglés parean Ertzaintzak “neurriz kanpoko dispositiboa” ezarri duela adierazi dute: “Puntu horretan karga guztiz basatiak egin dituzte, ez bakarrik borrekin eta dozenaka foam pilotekin, polizi-furgoiekin ere oldartu dira manifestarien aurka”. Salatu dute furgoneta horietako bat gazte baten gainetik pasa dela, oina zapaldu diola eta anbulantziak artatu duela, “hamarnaka” zauritu egon direla eta horietako batek konortea galdu duela. Oharraren arabera, Ertzaintzak manifestazio amaierako ekitaldia egin den Foruen plazan ere kargatzeko saiakera egin du, baina antolatzaileek saihestu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!