Ertzaintzak Juani etxe okupatuko lehen solairuko bizilagunak etxegabetu ditu, Fincas Armentiaren aginduz
Otsailaren 28rako zegoen iragarrita Juan II. kaleko "Juani" etxe okupatuaren lehen solairuaren desalojoa. Egun horretan ez ziren hustera etorri, eta gaurko igorri zuten bigarren agindua. Gaur goizeko lehen ordutik bertaratu dira polizia eta sarrailagileak, eta dagoeneko hustu eta tapiatu dute etxea.
Gasteizko Juan II.aren kaleko «Juani» etxe okupatuko lehen solairuko bizilagunak etxegabetu dituzte Ertzainek, Fincas Armentia higiezin enpresaren aginduz. Otsailaren 28rako zegoen iragarrita desalojoa, baina egun horretan ez ziren hustera etorri eta gaurko igorri zuten bigarren agindua.
Atzo arratsalderako polizia-lerroa jarrita zegoen Los Herran kalean, Juani etxearen azpian. Gaur goizeko lehen ordutik bertaratu da polizia. Udaltzainek kalea itxi dute eta Los Herran kaleko errepidearen karril bat ere bai. Istiluen aurkako Ertzaintzaren bost furgoneta egon dira gutxienez goizetko 9:00etarako.
Gaur 10:30etan dago iragarrita Juaniko etxegabetzea. Ertzaintza bertaratu da dagoeneko pic.twitter.com/n1bXKF6jhW
— Hala Bedi (@halabedi) March 9, 2022
Elkartasuna adieraztera ere bertaratu dira dozenaka lagun, Juaniko bizilagunek deituta. «Aupa Juani!» edo «Okupazioa delitua bada gora delinkuentzia» bezalako oihuak bota dituzte.
Etxegabetzea 10:30etarako aginduta zegoen arren, 9:30etarako Juaniko atean zen sarrailagilea, ordubete lehenago. Sarrailagilea atea ireki nahian aritu da ia ordubetez eta Ertzainak atea kolpatzen ibili dira aurretik. Azkenean bota egin dute atea, 10:30ak aldera. Lehen solairuan sartu eta tapiatu egin dute atea. Lehen solairura sartu direnean Ertzainek argia moztu diote hirugarren soilairuari. Horrek ez zuen desalojo agindurik.
Eguerdiko 13:00ak pasata tapiatzen ari ziren oraindik eta babesa ematera bertaratutako jendea han zegoen oraindik. Ertzainek, ezustean, identifikatzeko atxiki dituzte bi pertsona, ustez irain eta oihu egin dietela eta. Zelatarako drona ere atera dute poliziek.
Portaleko aterik gabe eta lehen solairukoa tapiatuta utzi dituzte eraikineko bizilagunak.
Bost urte baino gehiago darama Juanik okupatuta, Juan II.aren kaleko 1. zenbakian. Blokearen solairu bakoitzaren legezko jabea ezberdina da eta egoera eta prozesu legal ezberdinak dituzte bizilagunek. Lehen solairua hustu dute gaurkoan Ertzainek, horren legezko jabe Fincas Armentia higiezinen enpresak egindako salaketaren ondorioz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!