Ertzaintzak bortizki kargatu du eta hainbat lagun zauritu ditu, emantzipatzeko ezintasuna salatzeko gazte batzuek etxebizitza bat hartu ostean
[Gedar-en irudiak]
Gedar Langile Kazetak jakitera eman duenez, gazte langileen emantzipatzeko eskubidea aldarrikatzeko protesta gisa, gazte batzuk Gasteizko Alde Zaharreko arkupeetako etxe huts batera sartu ziren larunbat iluntzean.
«Politikarien promesa faltsuen aurrean, emantzipatzeko eskubidea borrokatzera» leloarekin pankarta bota zuten balkoitik behera. Bestalde, etxe barrutik adierazpenak ere egin zituzten gazteek, salatzeko «etxebizitza negozio-iturri den bitartean» politikarien «promesa faltsuek ez dutela balio» eta «langile-espazioak sortzera eta defendatzera» deitu zuten.
Gaur gauean, goizaldean, Ertzaintza bertaratu da eta bortizkeria ikaragarriz jo du etxebizitza barruan zeuden gazteekin elkartasunez bertan zeuden lagunen aurka. Gedar-ek zabaldutako irudietan ikusi daitezke poliziaren karga gogorrak, borraz, bultzaka zein ezkutuekin. Hainbat zaurituren irudiak ere zabaldu dituzte.
Gazte bat atxilo eraman zuten.
⚠️ Ertzaintza sekulako bortizkeriaz ari da Gasteizen: emantzipatzeko ezintasunaren kontra protesta egiteko, etxe batera sartu dira zenbait gazte iluntzean, eta kanpoaldean dauden pertsonen kontra kargatzen ari da Polizia. pic.twitter.com/BPrpSh4Efm
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) March 31, 2024
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!