Ertzaintza Laudioko Gaztetxea hustearen aurka protestan ari ziren gazteen aurka oldartu da
Gazte Asanbladak elkarretaratzea deitu du 19:30etan Herriko Plazan, desalojoa eta polizia bortizkeria salatzeko.
Gaur, ekainak 13, Laudioko Gaztetxea husteko agindutako azken egunea, desalojo data eta ordu zehatzik gabe, protesta egitea erabaki du gazte asanbladak. Dozenaka lagun elkartu dira goizean goizetik elkartasuna adierazteko.
«Udalaren asmoa desalojoa isilean eta erantzuteko aukerarik gabe gauzatzea zen, baina tentsioa kaleetara eramatea lortu dugu», adierazi dute sare sozialetan gaztetxeko kideek. Izan ere, Lamuza parkeko ateak katez itxi eta Zumalakarregi etorbidea moztu dute dozenaka gaztek. Ordubete inguru izan dute kalea moztuta eta auto ilarak egin dira. Udaltzainak bertaratu dira aurrena eta Ertzainak ondoren. Azken horiek bortizki oldartu dira protestan ziren gazteen aurka.
Gaztetxeko asanbladak Laudioko Udalari (EAJ) egotzi dio egoeraren erantzukizuna, desalojo agindua igorri izanagatik.
Poliziaren bortizkeria salatu eta gaztetxearen alde, elkarretaratzea egingo dute Laudioko Herriko Plazan gaur arratsaldean, 19:30etan, «Erasoen aurrean gaztetxea aurrera!» lelopean.
Horren aurrean, Udaletxearen erantzuna zipaioak bidaltzea izan da eta bertan zeuden kontra kargatu dute bortizki. Argi dugu Udaletxea dela egoera honen guztiaren erantzulea, berea baitzen desalojo agindua gelditzeko erantzunkizuna.pic.twitter.com/X8Aqzrdeld
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) June 13, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!