Ertzaintza ikasleen aurka oldartu da, Altsasuko gazteen aldeko mobilizazioan
Baimen eza argudiatuta, Ertzaintza Gasteizko Kanpuseko ikasleen aurka oldartu da, hainbat ikasle kolpatuz. Datozen egunetan, Altsasuko gazteen alde «zarata ateratzeko» deia egin du Altsasukoak Aske Gasteiz plataformak: lau elkarretaratze ezberdin egongo dira.
Apirilaren 18an, Altsasuko gazteen aurkako hirugarren epaiketa egunean, manifestazioa egin dute Gasteizko Kanpuseko ikasleek, epaiketa salatzeko eta gazteei elkartasuna adierazteko. Manifestazioa hasi bezain laster, Ertzaintzak mobilizazioa eten du, gazteek baimenik ez zutela argudiatuz.
Tentsioak gora egin du eta Ertzaintza ikasleen aurka oldartu da. Poliziek, ikasleen aurka egin dute, manifestariak kolpatuz. Are gehiago, salatu dutenez, hauetako baten kamerari ere eraso egin diote eta hau kentzen saiatu dira.
Gutxienez, ikasle bat identifikatu dute bertaratutako ertzainek. Minutu batzuk beranduago, mehatxuak gaindituz, manifestazioak aurrera egin du. Behin ekitaldia amaituta, poliziek «segada» bat egin dietela salatu dute ikasleek, gazte gehiago identifikatuz.
Zarata ateratzeko deia
Altsasukoak Aske Gasteizek deituta, epaiketako lehenengo astean elkarretaratze zaratatsuak egingo dituzte Arabako hiriburuan:
- Apirilaren 19an: Europan, Faroloian eta Pepe Ubisen.
- Apirilaren 20an: Martxoak 3 plazan
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!