Ertzainek lau pertsona jarraitu eta jipoitu zituzten larunbatean Zigoitian, gazte asanbladak salatu duenez
Elkarretaratzea deitu dute jazarriei elkartasuna adierazi indar polizialen jarrera salatzeko, Bengolarran arratsaldeko 18:30etan.
Martxoaren 25ean, larunbata, Zigoitiako Gazte Asanbladak egun osoko jaialdia antolatu zuen: Basapizti eguna. Herritarrak eta gaztetzeak saretzeko dinamikak antolatu zituzten eta, besteak beste, gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko probestu zuten eguna, hilabeteak baitira hori eskatzen ari direla.
Egun osoan zehar, gazte asanbladak ohar batean salatu duenez, indar polizialen presentzia nabarmena izan zen herrian. Gauean, batez ere, «herritarrak jazartu eta jaialdia zapuztu nahian jokatu zuten». Besteak beste, poliziek Bengolarrako parkinean zebilen jendea «probokatu» eta «haien indarra erakutsi nahian» jokatu zutela salatu dute gazteek.
Testuinguru horretan, poliziek herritar bat eta hiru gazte jarraitu eta jipoitu zituzten. «Boterea, inpunitatea eta autoritarsimoa» arbuiatu ditu Zigoitiako Gazte Asanbladak.
Hori guztia salatzeko eta jipoitu eta zigortuekin elkartasunez, gaur, apirilak 5, kontzentrazioa egingo dute Zigoitiako herritarrek Bengolarrako iskinan, 18:30etan. Gazte asanbladak deitu du elkarretaratzea eta atxikitu egin dira hainbat norbanako, Aske antolakundea, Ernai eta Barrabaskeri taldea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!