Errekaleorreko jaiak ospatuko dituzte asteburuan
Izaki Gardenak, La Furia edo Anita Parker bezalako taldeak egongo dira ostiraletik aurrera. Argi-mozketaren bigarren urtaurrenaren ostean datoz jaiak.
Bi urte bete dira Iberdrolak eta Eusko Jaurlaritzak Errekaleor Auzo Askeari argia moztu ziotenetik. Urteurren hau ospatu ostean, egutegian markatuta geratu diren eta erreferentzia hartu duten jaiak iritsi dira, Errekaleorrekoak, maiatzaren 24tik 26ra ospatuko direnak, ostiraletik igandera bitartean.
Bi herri-bazkari ezberdin, hamar bat kontzertu, tailerrak, umeentzako txokoak eta beste hainbat ekimen egongo dira auzo askean.
AiLaket!-eko kideek ere euren postutxoa izango dute eta testingo zerbitzua egongo da ostiral eta larunbatean 00:00etatik 03:00ak arte. Horretaz gain, auzoan bertan afaltzeko aukera egongo da ostiral eta larunbatean.
Egitaraua
Ostirala 24
- 18:00 Txupinazoa.
- 18:30 Txokolatada eta tailerrak: bizikleta tailerra, serigrafia eta tienda gratis.
- 20:30 Bertso-trama: Iñaki Viñaspre, Jone Uria, Eli Pagola, Unai Iturriaga.
- 22:00 Kontzertuak: Tristtan Mourguy, Scratch, Moon Ta Spunknik.
Larunbata 25
- 12:00 Azoka eta umeen txokoa.
- 12.30 Pintxo txapelketa eta marianito musikatua.
- 13:00 Zurrunka antzerkia-
- 14:00 Basakatuak kontzertua.
- 14:30 Bazkari herrikoia.
- 16:30 Bazkalostea: Mus txapelketa eta No Name kontzertua.
- 18:00 Tailerrak: zunba eta volleyball.
- 19:00 DJ Wizard.
- 20:30 RKtukada.
- 21.30 Kontzertuak: Izaki Gardenak, Ni Yuta Ni Tuya, La Furia, Anita Parker, Komando Klitorix.
Igandea 26
- 15:00 Kantu bazkaria
- 17:00 Dantza herrikoiak
- 18:00 Eusklabo alaiak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!