Errekaleorreko I. Jardunaldi Feministak iruditan
Urriaren 19tik 21era, Errekaleorreko I. Jardunaldi Feministak ospatu zituzten. Bertako eztabaidak ez ziren auzora mugatu, izan ere, antolatzaileen ustez, “gurean gertatzen dena Euskal Herriko zenbait leku eta egoeren isla ere badela uste dugu; horregatik, jardunaldiak ere kanpora begira antolatu ditugu”.
“Feminismoa eta honek jorratzen dituen eremuak ulertzeko era desberdinak daudenez, auzotik feminismoaren inguruko eztabaida teoriko baten beharra ikusi genuen”, azaldu diote antolatzaileek Hala Bediri. Izan ere, gogoan izan dutenez, auzoak berak eta proiektuak feminismoa bere ardatz politikotzat dute.
Hala ere, jardunaldiak ez dira soilik auzora mugatu: “Gurean gertatzen dena Euskal Herriko zenbait leku eta egoeren isla ere badela uste dugu; horregatik, jardunaldiak ere kanpora begira antolatu ditugu”.
Egun hauen beste helburuetako bat perspektiba, ikuspegi eta korronte desberdinetatik ideiak elkarbanatzea izan da, “gure burua ere modu politiko eta teoriko batean formatzeko”.
Mural berria auzoan
Bide batez, asteburuaren ostean mural berri batekin esnatu da auzoa: El Rey de la Ruina artistak pareta irudi eder hau utzi berri du auzoan eta «Bideak Zabaltzen» izena jarri diote.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!