Errekaleor margotzeko auzolanera deitu dute uztailaren 23tik abuztuaren 3ra
Auzolanean parte hartzen dutenek Errekaleorren gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera edukiko dute, baita auzoan lo egitekoa ere, espazio komun zein kanpin dendetan. Izena emateko auzolanaerrekaleor@riseup.net helbidera idazteko eskatu dute.
Aurten bost urte beteko ditu Errekaleor auzo askeak, eta urte guzti hauetan jarduera ezberdinak garatu dituzte auzoan, Gasteizko Udalak abandonatutako auzoa biziberritzen. Auzolana ardatz hartuta, auzoa margotzeko erronka jarri diete orain euren buruei.
Ez dute bakarrik egin nahi, ordea, eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei: «Auzolanaren bidez lan egiteko erabakia hartu dugu, argi dugulako hau dela bizi nahi dugun eta gure proiektu politikoa aurrera eraman nahi dugun espazioa, autogestioan eta asanbladan oinarritzen dena». Teilatuak, kornisak, kanaloiak eta fatxadak landuko dituzte, jakinarazi dutenez.
Uztailaren 23tik abuztuaren 3ra egingo dute auzolana, eta egun horietan guztietan auzoan gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera egongo dela jakinarazi dute, baita bertan lo egiteko parada ere. Lan, sukalde eta zaintza txandak antolatuko dituzte, haurrak dituzten gurasoek ere parte hartzeko aukera izan dezaten.
Izena emateko auzolanaerrekaleor@riseup.net helbidera idazteko eskatu dute, baita materialarekin laguntzeko aukera izanez gero ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!