Errekabarri ikastetxea hurrengo ikasturtean zabalik nahi dute
Mobilizazioa egin dute Salburuko Errekabarri ikastetxeko gurasoek.
Errekabarriko Guraso Elkarteak hainbat mobilizazio deitu ditu azken hilabeteetan auzoko ikastetxea lehenbaitlehen zabaldu dezatela eskatzeko. «Hasiera batean, 2016-2017 ikasturtea gure auzoan hasi behar genuen, baina oraindik ikasleak Zaramagako Candido Ruiz de Garibay ikastetxera joan behar dira egunero, behin-behineko eraikin zaharrera, eta Salburutik hiru kilometrora», salatu dute. Gaur bertan kontzentrazioa egin dute gurasoek Eusko Legebiltzarraren aurrean, ikastetxea eraikitzeko egiten ari diren obrak bizkortzeko, eta hurrengo ikasturtean ikastetxea zabaltzeko.
Gurasoek haserre ekin diote protestari, izan ere uste dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak hartutako konpromisoak hautsi dituela. Eusko Jaurlaritzak Salburun haur eta lehen hezkuntzako Errekabarri ikastetxe berria 2019-2020 ikasturterako zabalik egongo zela hitz eman zuen 2017an. Alta, aurreikuspenak ez direla beteko esan berri du administrazioak, martxoan hasitako obrak atzeratuko baitira. Hartara, 2020. urteko urtarrilera arte, gutxienez, Salburuko ikastetxeak ez ditu ateak irekiko.
Salburuko ikasleak Zaramagara egunero oinez joateko 50 minutu behar dituztela salatu du Errekabarriko Guraso Elkarteak, eta autobusek oso ordutegi murritza dutela. Gainera, Zaramagako ikastetxea txikia dela nabarmendu dute, eta umeak jasotzeko baldintza egokiak ez dituela betetzen. Guraso Elkartearen datuen arabera, ikasleak Zaramagaraino eramateak gastu ekonomiko handia suposatzen dio Eusko Jaurlaritzari eta Gasteizko Udalari. Zehazki, orain arte, soilik garraioan, 890.000 euro gastatu dira.
Albiste hau aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!