Errefuxiatuen eskubideen aldeko kalejira aldarrikatzailea egin dute Gasteizen
Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak deituta, pertsona errefuxiatuen eskubideen aldeko kalejira egin dute Gasteizen. Estatuen eta Europako Batasunaren politika migratzaileak salatu dituzte hiru urtez jarraian errepikatu duten mobilizazioan. «Gerraren negozioarekin aberasten eta mugak zaintzearekin» arduratuta egotea egotzi diete arduradun politiko ezberdinei.
Baina egoerak hobera egin ordez, txarrera egin du. Hori da gutxienez gaur bildutakoek ardura nagusietako bat. Gauzak horrela, espetxe batekin alderatu dute Europa: «Europa inoiz baino espetxeago da. Asko dira Europara bidean itsasoan itota edo basamortuan barrena hiltzen direnak; Mediterraneoa eta Sahara basamortua hobi komunak dira», salatu dute.
Kartelekin soinean, «atxiloketa guneak» gero eta beteago daudela ohartarazi dute, han dauden pertsonek «beren herrietan ukatzen zaien bizi berri bat topatzea» nahi dutela azpimarratzearekin batera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!