Erreferendumaren aldeko herri ekimenaren aurkezpen bira egingo du Gure Eskuk
Gasteizen, Laudion eta Agurainen aurkeztuko dute herri ekimena, maiatzeko data ezberdinetan.
Erabakitzeko eskubidearen bidean, azken sei urteak emankorrak izan dira Gure Esku dinamika herritarrarentzat Euskal Herrian: «Lorpenak lorpen, akatsak akats, pozik gaude. Urteotan, milaka eta milaka esku tiraka aritu dira, eta, denon artean, aurrerapauso nabarmenak eman ditugu erabakiaren bidean». Gure Esku Dago 2013an abiatu zenean, ez zen hutsetik abiatu, erabakiaren bidea urte luzetan landu zelako.
Orain, sei urte hauen ondoren, etapa berri bat hasteko aukera ikusi dute: «Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko jaio ginen, badakigu nora goazen, eta badakigu helburua gertuago daukagula. Konbentzituta gaude, gainera, herritarren gehiengoak duela borondate argi hori, eta gauzagarria dela. Horretara goaz».
Etapa berri honetarako helburu argi bat finkatu dute: etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea posible egitea. Erabakitzeko eskubidea lege bihurtu nahi du Gure Eskuk. «Erabakitzeko eskubidea estatus juridiko-politiko berriaren legezko oinarri bilakatzea dugu xede. Are gehiago, bizitza publikoaren esparru guztietan, eguneroko jardunaren arau bilakatu nahi dugu».
Halaber, ekimen parte hartzailea, dinamikoa, masiboa eta bizia izango dela aurreratu dute dinamikako kideek eta hau guztia aurkezteko aurkezpen bira bat egingo dute Euskal Herrian datozen asteetan. Araban, konkretuki, hiru hitzordu egongo dira:
- Maiatzak 16, 19:00 Aldabe gizarte-etxea (Gasteiz)
- Maiatzak 23, 19:00 Kultur-etxea (Laudio)
- Maiatzak 31, 18:30 Zabalarte (Agurain)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!