Erreferenduma ez dela delitua aldarrikatu dute ehunka langilek
Gehiengo sindikalak lanuzteak deitu ditu gaur Euskal Herrian, Katalunian burutzen ari den greba orokorra babestu eta Erreferenduma delitua ez dela aldarrikatzeko. Elkarretaratze jendetsua egin dute Andra Mari Zuriaren plazan.
Greba Orokor eguna dute gaur Katalunian, Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka. Euskal Herrian, aste osoan zehar jazo dira mobilizazioak eta gaurkoan langileak atera dira kalera protestatzera, gehiengo sindikalak deitutako mobilizazioetan
ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE eta HIRU sindikatuen deialdiarekin bat eginik ehunka langile batu dira lanuzteetara. «Erreferenduma ez da delitua» lemapean erabakitzeko eskubidearen defentsan atera dira kalera.
Gamarra, Betoño, Ali-Jundiz eta Gojain industriaguneetan elkarretaratzeak burutu dituzte langileek, baita Txagorritxu eta Santiagoko ospitalean, Eusko jaurlaritzan Tuvisan eta FCC enpresan esaterako. Mobilizazio jendetsuena 12.00etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan egin da. Elkarretaratze guztietan bihar Gure Esku Dago-k Donostian deitu duen manifestaziora batzeko deia luzatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!