Errebalidari planto egin diote Amurrioko ikasleek
Amurrioko Zaraobe Institutuko ikasleek planto egin diote LOMCEren errebalidari. Gaur egokitzen zitzaien institutuko DBH 4. mailako ikasleei LOMCEren araberako kanpo ebaluazio diagnostikoa egitea. Goizeko 08:30etan jarri dute ikastetxean biltzeko hitzordua Ikasle Abertzaleek.
Azterketa egiteko zehaztuta zeuden ikasgelak prezintatu ostean batu dira ikasleak heziguneko atarian, ez dira klasean aurkeztu. Ostean, errebalida aurrera eramateko hiru aztertzaileak agertu dira eta ikasleek txistu eta oihu artean jaso dituzte. Ez da azterketa egin eta aztertzaileak alde egin dute. Ikastetxea inguratu duen giza-kate baten ostean, kontzentrazioa burutu dute gainontzeko eskualdeko ikasleen babesarekin, izan ere, Aiaraldeko gainontzeko ikastetxeetan lanuzteak deitu dituzte Amurriora hurbildu eta planto dinamikan parte hartzeko.
11:00etan Amurrioko kaleak batukadaren laguntzaz bete dituzte ikasleek herriko plazatik abiatu den manifestazio jendetsu batekin. Protagonistak DBH 4. mailako ikasleak izan dira, izan ere, hezkuntza erreformaren informazioa zabaltzearen inguruko lanketa zein azterketari planto egiteko dinamika Zaraobe Institutuan sortu den ikasleen asanbladak eraman du aurrera elkarlanean. Beste behin, Eusko Jaurlaritzak egiten ari dituen LOMCEren araberako «errebalidak» ez dituzte egin ikasleek.
Azken asteetan beste hainbat ikastetxeetan burutu dira planto dinamikak. Arabako kasuan jada sei ikastetxek uko egin diote bigarren hezkuntzan errebalida egiteari, tartean, Mendebaldea, Unamuno edota Koldo Mitxelena Gasteizen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!