Ernaiko kideek Gasteizko El Corte Inglesen «ateak itxi» dituzte
Merkatal zentroaren aurrean protesta egin dute gazteek, sistema kapitalistak sortzen duen prekarietatea salatzeko. Otsailaren 16an Bilbon egingo duten manifestaziora dei egin diete Euskal Herriko gazteei.
Ostegun arratsaldean ekintza egin dute Ernaiko kideek Gasteizko El Corte Ingles merkatal zentroaren atarian. Sistema kapitalistak gizartea orokorrean eta gazteak bereziki prekarietatera kondenatzen dituela salatu nahi izan dute horrela.
Saltokiari «ateak itxi» dizkiote zinta hori eta pankarten bidez, eta otsailaren 16an Bilbon antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Larrialdi egoeran gaude, prekarietateari ateak itxi lelopean egingo dute manifestazioa, 17:00etan, eta Euskal Herriko gazteei bertan parte hartzeko deia egin diete, «egoera honi kolektiboki erantzuteko».
Albiste hau topatu.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!