Ernaik “Orain dugu aukera” dinamika aurkeztu du Gasteizen, antolakundearen hamargarren urteurrenaren harira
Gasteizen aurkeztu du Ernaik «Orain dugu aukera» dinamika, ikasturte berriari eta hamargarren urteurrenari begira. «Orainari zein etorkizunari» begira daudela aitortu du antolakundeak, oraindik «asko» dagoelako egiteko «krisiari eta kapitalismo zisheteropatriarkalari aurre egiteko borroka zein bestelako mundu bat eraikitzeko», azken hamar urteetan egin duten bezala.
Bizi dugun krisi egoera salatu du Ernaik: bizi baldintzen erabateko prekarizazioa, hezkuntzaren merkantilizazioa, balio matxista, autoritario eta faxismoaren gorakada eta bizi eredu kapitalista eta patriarkalaren indartzea izan dituzte hizpide.
Ikasturte honetan, Euskal Herriko herri eta auzoak astinduko dituztela eta gauzak aldatu ezin diren ideiaren kontrako norabidean ekingo dutela adierazi dute: “Sistemari su eman eta berriz hasiko gara, gurea eraikiko dugu. Euskal gazteria etsipenetik ateratzeko, ortzi-muga eta helduleku bat eskaintzeko apustua gure egiten dugu”.
«Orain dugu dena aldatzeko aukera»
«Mundua hankaz gora badago ere», momentu honetan aukera bat badagoela aldarrikatu dute, eta bide horretan hiru aldarri jarri dituzte mahai gainean. Lehenik, gazteen bizi baldintzak berehala duintzea eskatu dute, erdigunean jarriz lana, etxebizitza, osasun mental artatzeko sistema publikoa, hezkuntza sistema publikoa eta energia eta oinarrizko zerbitzuen prezioen mugatzea.
Bigarren, erroko aldaketa sozioekonomikoak garatzea exijitu dute langile eta gazte guztien bizitza duinak eskuratzeko. Merkatuen interbentzioa, aberastasunen banaketa erradikala, zaintza sistema publiko eta komunitarioaren eraikuntza eta hezkuntza publiko, burujabe eta nazionala eskatzen dute.
Hirugarren aldarrikapena egin dute Euskal Herria «gaurdanik eraiki» dadin, «herri eta auzoetatik eraikiz bizi eta jendarte ereduak eraldatzeko gaitasuna izango duten alternatiba eta proiektuak».
Gazte topagunea
Norabide horretan, hurrengo hilabeteetan hamaika egitasmo antolatuko dituztela azaldu dute: kale agitazioa, egitarauak herri eta auzoetan, ekimenak, problematika lokalei lotutako lanketak eta, besteak beste, Gazte Topagunea.
Azkeneko hori Apirilaren 6tik 9ra Elorrion egingo dute. «Hausnarketarako eta konspiraziorako espazioa» izango da eta askotariko ekimenak izango dira egitarauan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!