Erlijioko ikasgaia ikastetxeetatik ateratzeko eskatu du LAB sindikatuak
“Egin klik: erlijiOFF” dinamikaren baitan mobilizazioa egin du LAB sindikatuak Gasteizen. Erlijioko ikasgaia ikastetxeetatik ateratzeko dinamika bat da hau eta neurri zehatzak jarri dituzte mahaiaren gainean, epe luze zein ertainera begira.
LAB sindikatuak Erlijioko ikasgaia ikastetxeetatik ateratzeko dinamika abian jarri zuen abenduan eta, martxoaren 15ean, dinamika horren baitan, mobilizazioa egin du sindikatuak Gasteizen. LABek Eskola Publiko Komunitarioaren parte izateko ikastetxeek bete beharreko ezinbesteko irizpideak zehaztu ditu, eta irizpide horien baitan hezkuntzaren izaera laikoa defendatzen dute.
Zentzu honetan, sindikatuak “Egin klik: erlijiOFF” dinamikaren garapenarekin jarraitzeko erabakia hartu du eta bertan kokatzen da ostiraleko mobilizazioa.
Eskaeretako bat, erlijioa eskaintzen duten ikastetxeek finantziazio publikorik ez jasotzea da. Neurri berean, irakasle hauen pribilegioekin amaitu nahi dute, zerrenden kudeaketa elizaren inferentziarik gabe administrazioaren esku geratuz.
Hori gutxi balitz, erlijio ikasgaiak espedientean eraginik ez izatea nahi du sindikatuak eta, erlijioko irakasleen formakuntza, apezpikutzak emandakoa bada, diru publikoz ez finantzatzea.
Aipatutako guztia, epe luzera begira, baina epe ertainera erlijioko irakasleen birkolokaziorako prozedura adostu behar dela uste dute: «Administrazioak eta alde sozialak aterabide adostu bat artikulatu beharko dute, beti ere dagozkion berme mekanismoak eta gardentasun printzipioak bermatuz». Gainera, erlijioa eskaintzen duten ikastetxeek finantziazio publikorik ez jasotzea nahi dute.
Erlijioko ikasgaia ikastetxeetatik ateratzeko planteamendua jendarteratzen eta atxikimenduak biltzen arituko da LAB datozen hilabeteetan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!