Eraso sexistak salatzeko plataforma sortu du Amurrioko Otsemeak talde feministak
Erasoak sare sozialetan eta espazio publikoan modu anonimoan salatzeko tresna sortu du herriko neska* gazte feminista taldeak. "Entzun Gaitzatela!" du izena eta internet bidez dago eskuragarri.
Otsemeak, Amurrioko neska* gazte feminista, taldeko kideek, sare sozialen bidez eman dute jakitera «Entzun Gaitzatela!» plataforma jarri dutela abian: erasoak modu anonimoan salatzeko tresna. Adierazi dutenez, eraso anitz ari dira ematen Amurrion «azken boladan» neska* gazteen aurka, jai giroan eta gaueko aisialdiaren eremuan, batez ere. Horregatik ikusi dute erasoak publikoki salatuko dituen plataforma sortzeko beharra. Izan ere, «harreman eredu sanoen alde apustu» egiten dutela azaldu dute eta, «jaiak, plazak eta gauak» gozatzeko eskubidea dutela aldarrikatu.
Entzun Gaitzatela! plataforma
Ikusezin gera daitekeen edozein eraso publiko egiteko tresna anonimoa da Entzun Gaitzatela!. Interneten eskuragarri dagoen inkesta bat betez salatu daitezke gertakariak, eta sare sozialak eta espazio publikoa erabiliko ditu talde feministak jasotako eraso horien berri emateko, kartel eta argitalpenen bidez. Inkesta betetzen duten pertsonen nortasuna ez da inon gordeta geratuko.
Kontatu nahi duen horren muga bakoitzaren eskuetan dagoela ziurtatzeko, erantzunak ez dira nahitaezkoak. Hau da, norberak erabakitzen du inkestaren zein galdera erantzun eta zein ez.
Entzun Gaitzatela! «gure arteko babesa sendotzeko eta saretzeko» erabili nahi dutela ere azaldu du Otsemeak-ek. Edozein eratako laguntzarik behar duenarentzako prest agertu dira, eta sare sozialetan edo posta elektroniko bidez (otsemeak@gmail.com) harremanetan jartzeko aukera dagoela gogorarazi dute.
Plataforma berri bat sortu dugu 👆📢
Azken boladan herrian eman diren erasoen berri izan gara. Hauek sare sozialetan eta espazio publikoan modu anonimoan salatzeko tresna da #EntzunGaitzatelahttps://t.co/PPeTZq4006 pic.twitter.com/6ar24kBnWF
— OTSEMEAK! (@Otsemeak) September 25, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!