Eraso homofoboak salatu ditu Gasteizko TransBolloMarika Sareak
Gasteizko Transbollomarika Sareak eraso homofoboak eman direla salatu du: erasoak fisikoak izan dira, baina eraso berbalen berri ere eman dute. Tartean, “jarraipenak eta jipoiak” salatu ditu Sareak, “hainbat pertsonen askatasun sexualaren jardunerako eskubidea” urratuz.
Gasteizko Udalak, maiatzaren 17an – LGTBIfobiaren aurkako egunean -, aniztasun afektibo eta sexuala eta era askotako genero identitateak goraipatzen dituen hiria aldarrikatu zuen, «heterosexualitatea arau ez duen hiri bat». Sareak, orain, konpromiso hauek betetzera deitu ditu arduradun ezberdinak, “eraso homolesbotransfoboak jazo ez daitezen berma dezan”.
Udaltzainen jarrera «ezegokia»
Bestalde, biktimekiko Udaltzaingoaren jarrera desegokia izan dela salatu du TrasBolloMarika Sareak. “Norbanako batek eraso bat pairatzen duenean, ez du zertan azaldu erasotua izan den lekuan zertan ari ote zen. Erasotutako pertsonarekiko asistentziak beharko luke garrantzitsuena, erasoaren larritasunarekin eta motibazioarekin batera”, azaldu dute. Beraz, udaltzainek, asistentzia albo batera utzi zutela adierazi nahi izan dute.
Elkarretaratzea asteazkenean
Eraso hauek salatzeko, elkarretaratzea egingo dute asteazkenean, ekainaren 14an, 19:30ean Andra Maria Zuriaren enparantzan, «eraso hauek guztiak salatzeko eta gure hiriko kaleetan gorrotoak kabidarik ez duela argi uzteko”.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!