Eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren aldarria indartuz salatu du Ernaik atzo jasandako errepresioa
Larrialdi egoeran daudela salatu zuen euskal gazteriak ostiralean egindako mobilizazioan. Manifestzioaren ondoren, gogor oldartu zen Ertzaintza gazteen aurka, horietako bat atxilotuz. Zortzi izan dira Euskal Herrian Ernairen mobilizazioetan atxilotutako gazteak.
«Larrialdi egoeran gaude». Aldarri argia eraman zuten kaleetara ostiralean Ernai Gazte Antolakundeko gazteek. «Bizi dugun prekarietate egoerarekin behingoz amaitzeko, eraldaketa sozialaren eta burujabetzardn norabidean urratsak ematea urgentea» dela aldarrikatu dute.
Manifestazio amaieran, ordea, Ertzaintza gogor oldartu zen gazteen aurka. Gasteizen, manifestari bat eraman zuten atxilo, eta Santiago ospatilean artatua izan zen. Jasandako errepresio eta biolentzia salatu dute mobilizazioan, eta «zipaioen biolentziak» gazteen larrialdi egoera areagotzen duela salatu ere.
Horren aurrean, «eredu polizialaren errebisioa egin eta gazteak kriminalizatuak izan direla onartzea» eskatu dute, baita «gazteon larrialdi egoerarekin amaitzeko neurri errealak hartzea», eta «depresio tendentzia kolektiborako baliabide publikoak» exijitu ere.
Amaitzeko, «antolatzeko eta borrokatzeko» deia egin diote euskal gazteriari: «auzoz auzo, herriz herriz, gaztetxeetan, ikastetxeetan, kaleetan eta behar den toki guztietan».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!