Eragile ugarik salatu dute Saratxoko lan heriotza
Amurrioko Udalak adierazpen instituzionala plazaratu du, eta Ernaik zenbait ekimen egin ditu eskualdeko herri ezberdinetan istripua salatzeko. Gaur lan heriotza salatzeko manifestazioa egingo dute Amurrion, 18:30etan. through Aiaraldea.eus
Behargin bat zendu zen atzo Saratxoko saihesbidea eraikitzeko obretan, lan istripuz. Gaur goizean eman dute heriotzaren berri, eta zenbait erreakzio azaldu dira sareetan eta kaleetan.
Amurrioko Udalak, esaterako, adierazpen instituzionala osatu du gertaera salatzeko. Horrez gain, beharginaren sendiari eta lagunei doluminak helararazi dizkiete. Era berean, lan-istripuen ondoriozko heriotza guztiak ahalik eta lasterren argitzeko beharra azpimarratu dute. Azkenik, laneko arriskuen prebentziorako neurri guztiak bete behar direla berretsi dute, «lanetik bizirik itzultzeko eskubidea bermatzeko».
Protesta ekimenak
Bihar manifestazioa deitu dute Amurrion eskualdeako azken lan heriotza salatzeko. «Prekarietatea hiltzailea!» lelopean Juan de Urrutia plazatik abiatuko da protesta, arratsaldeko 18:30etan. Hainbat eragilek bertan parte hartzeko deia luzatu dute.
LAB sindikatuaren ustez, «ez da kasualitateak eragindako heriotza» izan, «sistema eta eredu produktiboaren emaitza diren erahilketak dira». Prentsa oharra zabaldu du sindikatuak, Euskal Herrian 2020an 70 langile zendu direla gogoratzeko, besteak beste. Horrez gain, datorren astelehenean -abenduak 21- gehiengo sindikalak mobilizazioa egingo duela aurreratu dute, 11:30ean Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!