Erabakitzeko eskubidearen aldeko 4.500 sinadura bildu ditu Gure Esku Dagok Gasteizen
Akordio sozial eta zabalaren beharra azpimarratu dute maiatzaren 21eko ekitaldian. Aldarrikapena errealitate bihurtzea nahi dute: erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dute.
Maiatzaren 21ean ospatutako festa giroko ekitaldi batean, Gure Esku Dagok amaiera eman dio azken hilabeteetan Gasteizen aurrera eraman duen faseari. Gasteizko puntu ezberdinetan sinadurak bildu dituzte, adostutako adierazpen bati atxikitzeko.
Guztira, Gasteizen erroldatutako 16 urtetik gorako 4.500 pertsonek sinatu dute Gure Esku Dagok aurkeztutako erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena. Hala ere, ekitaldian azaldu dutenez, «mezua hiriburu guztira iristea da gure helburua».
Adierazpena ez da prozesu erraza izan; hilabeteak eman dituzte testua adosten eta akordio batera iristen, «gizartearen ikuspuntu ezberdinak kontutan hartuz». Zenbait puntu garrantzitsu ditu adierazpenak:
- «Herri plural» bat garela aldarrikatzen du eta gaur egun ukatzen duten erabakitze eskubidea salatzen du.
- «Akordio soziala eta zabala» beharrezkoa da erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik gauzatzera pasatzeko.
- Eskubidea praktikara eramateko, gizartea «ahaldundu» behar da.
- Herri bezala aurrerapausoak emateko, kontsultatu behar da, aitzakiarik gabe.
Behin baino gehiagotan adierazi dute Gasteiz dela hiriburu aurreratuena herri galdeketa bat egiteko. Oraindik ez dago datarik, ez dago urte zehatzik herri galdeketarako, baina argi utzi dutena da 2017an ez dela hau aurrera eramango.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!