Eolikoen mehatxupean dauden mendiak ezagutzeko irteerak antolatu ditu Arabako Mendiak Askek
2021eko udan eta udazkenean egindako "Babestu maite duzun media" dinamikari emango diote jarraipena. Azaroaren 16an elkarretaratzea egingo dute Gasteizen, kanpainari bukera emateko.
Arabako Mendiak Askek mendi ibilbideak antolatu ditu, aurten ere, enpresa energetiko batzuek zentral eolikoak jartzeko aukeratu dituzten mendietan. «Maite duzuna zaindu ezazu» kanpainaren baitan egingo dira txangoak, eta espazioak defendatzeko kontzientzia sortzea dute helburu.
Udan hasi eta udazkenera arte luzatuko da mendi irteeren programazioa. Uztailaren 23an egingo dute lehen irteera, Aramaion. Abuztuaren 20an izango da bigarrena Azazetan. Bigarren zita hori berezia izango da: kanpaldia eta kontzertuak ere antolatuko dituzte. Beste hiru txango ere izango dira: irailaren 10ean, irailaren 24an eta urriaren 29an; Orozkon, Kantoblankon eta Amurrion, hurrenez hurren. Dinamikari amaiera emateko, kontzentrazioa deitu dute Gasteizen azaroaren 26an.
Joan den udan ere mendi ibilbide ugari egin zituzten «empresa transnazionalek baliabide naturalak ustiatuz eta biodibertsitatea arriskuan jarriz, bereganatu nahi dituzten mendiak ezagutarazteko». Aurtengo kanpainarekin jarraipena emango diote dinamika horri, «ezagutzen ez dena ezin baita defendatu».
Arabako Mendiak Askek ohartarazi du zentral eolikoak bezalako megaproiektuek «eskrupulurik gabeko konpainien epe laburreko interesei» egiten diela soilik mesede, biosfera suntsituz eta, horrela, bizitzarako beharrezko baldintzak ere bai, krisi ekolosoziala areagotuz.
Kolektiboak uste du naturguneen zaintza «gizartearen agindua» dela, eta agintari zein komunikabideek arduraz jokatu behar dutela: «Sortuko lituzketen afekzioen errealitatea ezin da ukatu, eta beharrezkoa da ebidentzia hori gizarte-mailan horrela tratatzea, eztabaida aldez aurretik erosita egon ez dadin eta etorkizunari begiratzeko gai izan gaitezen, bizitzaren kontserbazioarekin maila guztietan konprometituz».
Uztailaren 23an, Aramaion
Dinamika hasiko duen mendi irteera datorren larunbatean egingo da Aramaion. Bi ibilbide antolatu dituzte:
- Luzea: 12km-koa. 9:00etan frontoitik hasita Kurutzeta, Urakogain, Ganborralde, Asensiomendi, Zabaldu baserria eta Azkuatik igaroko da, Aramaiora itzultzeko.
- Laburra: 8km-koa. 10:00etan Kurutzetan hasi eta Durakogain, Ganborralde eta Asensiomenditik Kurutzetara berriro.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!