Enplegu erregulazio espedientea aurkeztu du Aernnovako zuzendaritzak
Plantillaren bi heren eten nahi ditu Aernnovako zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu Erregulazio Espediente berriarekin. Langileek enplegua mantentzea eta lan-baldintza duinak exijitu dituzte.
Irailaren 4ean aurkeztu zuen Aernnova Aeroestructuras de Alava enpresak abiatu nahi duen Enplegu Erregulazio Espedientea, urtea bukatu artean plantillaren bi herenen enplegua eteteko helburuarekin.
LAB sindikatuak gogor kritikatu du zuzendaritzaren neurri berria eta adierazi du «ez-ohiko egoera hau ezin dela langileen bizkar gainean erori», epe ertainean enplegua bermatzea exijitu diote.
Ezjakintasuna adierazi dute enpresaren asmoen aurrean, duela hilabete batzuk proiekturen baten deslokalizazioa aurreikusten baitzuen zuzendaritzak Beranturiko lantegian ondorio nabarmenak eraginez. Horregatik zehaztazuna eskatu diote LAB sindikatutik enpresari epe ertaineko asmoen inguruan: «Epe ertainean lanean jarraitzea funtsezkoa da, are gehiago kontuan hartuta enpresak azken urteetan plantillaren bolumena murriztu duela»
Norabide berdinean langileentzat lan-baldintza onenak ere eskatu dituzte sindikatutik eta baldintza horrekin negoziatzeko prestutasuna erakutsi du: «Ez dugu onartuko antzerki batean parte hartzea enpresak, aukera hau baliatuz, lan baldintzak okertu, bere aldebakarreko boterea indartu edo bere interes partikularrak lortu nahi baditu.»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!