Energia berriztagarrietara salto egiteko prest azaldu da Errekaleor
Udaleko azken mehatxuen aurrean, ez direla auzotik joango adierazi dute. Dirua biltzeko kanpaina aurkeztu eta pozik agertu dira orain arte jasotako emaitzekin.
Ekainaren 3ko manifestazio jendetsuaren ostean, hau baloratzeko eta lanean jarraitzeko ordua iritsi zaio Errekaleor Bizirik proiektuari. Manifestazioaren balorazio positiboa egin dute errekaleortarrek, eta Gasteizko kaleak bete zituzten herritarrei eskerrak adierazi dizkiete auzoan egindako agerraldi batean. Gainera, azken egunetan EAJ-k, PSE-k eta PP-k egin duten mehatxuaren aurrean ere, argi daukatela adierazi dute: «Ez gaituzte hemendik mugituko», adierazi dute. Ensanche 21ek eta Udalak eraiste plana sinatu ostean «herriari entzungor» egin izana kritikatu dute.
Energia burujabetzaren erronka
Hala ere, etorkizunera begira, erronka handi bat dute orain: laguntzarik behar ez duen Euskal Herriko irla energetiko handiena izan nahi dute, proiektua martxan jarri zuten unean zeukaten erronka handienetako bat aurrera eramanez. «Planetaren muga fisiko eta biologikoekin talka egin dugu jada eta aldaketa klimatikoa da horren adierazle. Errekaleorretik beti egin dugu lan beste bizi eredu baten alde», azpimarratu dute. Gainera, maiatzaren 18an Iberdrolak Eusko Jaurlaritzarekin eta Gasteizko udalaren batera argia moztu ostean, auzokideei geratu zaien aukera bakarretako bat da hau.
Hau guztia posible egiteko, uztailaren 22ra arte 100.000 € lortu nahi dituzte, norbanakoen zien kolektiboen ekarpenak jasoz. Gainera, trukean, sari ezberdinak planteatu dituzte: kamisetak, Pou anaiekin eskalada tailerra, bertso afariak, gonbidapenak … Kanpaina ireki zutenetik, 20.000 € baino gehiago lortu dituzte lau egunetan: https://coopfunding.net/ca/campaigns/errekaleorbizirik/
Diru horrekin, 500 eguzki plaka inguru jarri nahi dituzte, etxebizitzen eta gune komunen beharrak asetzeko. Horretarako, «herritarren laguntza beharrezkoa» izango dela utzi nahi izan dute argi. Sare sozialetan #100MilaArgi traola ari dira erabiltzen babes eta esker mezuak jasotzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!