Energia berriztagarrien «negozioa» eta eredu «autoritarioa» salatzera deitu dute Agurainen
Arabako Mendiak Aske plataformak Aldundiak administrazioko ordezkariekin deitu duen batzarraren aurrean egingio du elkarretaratzea.
Arabako Foru Aldundiko Iraunkortasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturala Sustatzeko Sailak Lautadako udal zein administrazio batzarretako ordezkariei zuzendutako hainbat informazio bilera deitu ditu, «gure lurraldearen garapen iraunkorrari eta etorkizun energetikoari buruzko informazioa emateko» helburuarekin.
Horren aurrean, Arabako Mendiak Aske plataformak elkarretaratze bat deitu du abenduaren 21erako, 16:45ean Aguraingo udaletxearen aurrean. Salatu egin nahi dituzte Aldundiak deitutako bilerak. Izan ere, «zentzugabekeria» delakoan daude Ingurumeneko Fiskaltzak inputatutako Amaia Barredo diputatuak zuzendutako sailak «orain energia berriztagarriei buruzko informazioa eman nahi izatea», bereziki eolikoari buruzkoa, «eragindako herriek bat egin dutenean kolpe autoritarioz ezarri nahi duten zentral eoliko eta fotovoltaikoen ereduaren aurka». Kontzejuek eta udalek horri buruz hartu dituzten «erabakiak errespetatzeko» eta «manipulazioak alde batera uzteko» eskatu du berriro ere Arabako Mendiak Askek.
Plataformak gogorarazi du «benetako energia berriztagarriek ez diotela kalte egiten bizitzaren oinarria den biodibertsitateari, eta ez dituzte lapurtzen etorkizunean elikatu ahal izateko beharko ditugun lurrak».
Arabako Mendiak Aske plataformak aipatutako erabakia hartu duten tokiko erakundeak dira, besteak beste, Iruraiz-Gauna, Asparrena eta Zalduondoko udalak, bai eta hainbat kontzejutako administrazio batzarrak ere: Trokoniz, Jauregi, Alaiza, Gazeo, Egilaz, Arrieta, Durruma, Mezkia, Añua, Okariz, Gauna, Zuhatzu Donemiliaga, Munain, Uribarri Jauregi, Heredia, Erentxun, Egileta, Azazeta, Ilarduia, Ametzaga, Opakua, Egileor, Arrizala, Alangua eta Langarika.
Elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!