Eneko Bidegain: «Hirigune-elkargo bakarrak ez du ekarriko Euskal Herriaren izaera salbatzeko behar den politikarik»
Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakaslea egon zen ostegunean HIZPIDEAn, egunotan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriko etxeak bozkatzen ari diren proposamenari buruz hitz egiteko: Ipar Euskal Herriko erakundetzea ekarriko duen hirigune-elkargo bakarraren proposamenarekin kritiko agertu zen Bidegain, ez omen duelako Ipar Euskal Herriaren izaera salbatzeko beharrezko politikarik. Aldarrikapen historikoa da Ipar Euskal Herriaren autonomia bermatuko duen egiturarena, eta orain bozkatzen ari diren proposamena, Frantziaren antolaketan izan diren aldaketak direla-eta, ezinbestean etorri beharreko proposamena dela uste du Bidegainek. Orain bozkatzen ari dena, prefetak berak eginiko proposamen bat du oinarri, Frantziak lurralde-kolektibitateari ezezko biribila eman ondoren.
-
Hizpidea: Eneko Bidegain: "Hirigune-elkargo bakarrak ez du ekarriko Euskal Herriaren izaera salbatzeko behar den politikarik"??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!