Eneko Bidegain eta Ainhoa Larrañaga (Izan ala ez izen): «Antolaketa administratibo zatitua gailentzen da Euskal Herriaren iruditegian»
Euskal Herriaren irudikapena aztertu dute euskal hedabideetan. Nazio izaera galtzen doala ondorioztatu dute.
«Izan ala ez izen: Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan» liburua ondu dute Ainhoa Larrañaga, Zuriñe Maguregi eta Eneko Bidegainek. Euskal Herria, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria nola erakusten dira hedabideetan? Ze bilakaera izan du Euskal Herriaren iruditegiak? Ze muga eta ze aukera dauzkate kazetariek egoeraren tratamendua egiteko?
Galdera hauek eta gehiago izan dituzte ikerketaren abiapuntu. Ainhoa Larrañaga eta Eneko Bidegain izan ditugu gaur Hizpidean, eta ikerketaren ondorioak plazaratu dituzte gurean. Egungo egoerari aurre egiteko aholku sorta ere ekarri dute, kazetari eta hedabideek kontuan hartzeko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Eneko Bidegain eta Ainhoa Larrañaga (Izan ala ez izen): "Antolaketa administratibo zatitua gailentzen da Euskal Herriaren iruditegian"00:33:10
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!