Eñaut Aiartzaguena: «Pantailaren aurrean egon beharrean, leihora irten eta kanpora begiratzeko aukera bat da»
Kontzinamendu egoeran etxeko txikienei bideratutako proiektua aurkeztu digu Eñaut Aiartzaguenak Hizpidean.
Eñaut Aiartzaguena eta Iñaki Sanz Azkuek haurrei bideratutako proiektu bat sortu dute, zeinean 15 egunetan zehar, arratsaldero ipuin bat argitaratuko duten, bere marrazkiarekin, umeek koloreztatu dezaten edota beren marrazki propioa sor dezaten.
Eñaut Aiartzaguena Hizpidean izan dugu honen inguruan mintzatzen eta umeak pantailatik bereizteko nahi hori azaldu digu, irudimena eta sormena lantzeko helburuaz, baita naturara begiratzekoaz ere. Aipatu du ez dela lehen aldia Iñaki Sanz Azkuerekin lan egiten duena, izan ere, Ondarribiko animalia eta landareen karta jolas bat egin zuten elkarrekin, baita Xapoketan karta jolasa argitaratu ere, Euskal Herriko ekosistemak landuz.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Eñaut Aiartzaguena: "Pantailaren aurrean egon beharrean, leihora irten eta kanpora begiratzeko aukera bat da"00:09:24
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!