Emilio Lopez Adan «Beltza» (Borroka Armatua Euskadin): «ETAn amestu dute negoziaketa behartuko dutela kasik azken eguna arte, analisi estrategikoa zena bilakatu da ameskeria eta ideologia»
Borroka armatuaren zilegitasunaz, ETAren bilakaeraz, errepresioaz eta indar harremaez hausnartzen.
Martxoaren 3an aurkeztu zuen Emilio Lopez Adanek «Borroka armatua Euskadin» liburua, 3 ataletan banatua. Bertan, Euskal Herrian borroka armatua erabili zuten antolakunde ezberdinen ekintza guztiak jaso nahi izan ditu, gertatu ziren bezala, objetibotasunez lantzeko asmoarekin.
Liburua aitzaki hartuta, borroka armatuaren inguruan hitz egin dugu Lopez Adan «Beltzarekin». Zilegitasuna lortu eta galtzeaz, ETAren praktikak eta herri babesak izandako gainbeheraz, negoziazio estrategiez eta beste hainbat konturi buruz hitz egin digu, begirada kritikoarekin eta esperientziatik.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Emilio Lopez Adan "Beltza" (Borroka Armatua Euskadin): "ETAn amestu dute negoziaketa behartuko dutela kasik azken eguna arte, analisi estrategikoa zena bilakatu da ameskeria eta ideologia"00:51:56
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!