Emakumeen kontrako "Marital corrección" gaur Zaharrak Berrin
Hala Bediko historiaren txokoan, Erdi Arora egin dugu salto. Garai honetan emakumeek etxe barruan jasatzen zuten bortizkeriari buruz hitz egin dugu, eta hain zuzen bortizkeri honek duen formula bati buruz: marital corrección deitzen da, eta izenak dioen bezala, senarrak bere emaztearen kontra erabili zezaken bortizkeri mota bat da, mugatua eta tratu txarrengandik bereiztua, baina bortizkeri onartua. Emazteak «hezitzeko» eta «moldeatzeko» erabiltzen zuten senarrek biolentzi mota hau, kasu askotan tratu txarretan bihurtzen zena. Horrekin lotuta, emakumeek etxe barruan jasatzen zuten biolentziari buruz jardungo gara.
Baina ez da dena Erdi Aroa izango, eta denbora nahikotxo atzera egiteko, Jaione gure kolaboratzaileak Arabako Errioxako trikuharriak bisitatzera gonbidatzen gaitu, ibilbide historikoen gure tartean. Egun pasa polita egiteko, trikuharririk ikusgarrienak ikusi eta han inguruan bapo bazkaltzeko aukera izango dugu bere eskutik. Entzun eta egin ibilbide historiko bat gurekin!
Eta bukatzeko, gaur egunera arte salto eginez, Itsasok, bere nazioarteko tartean, orain Egipton gertatzen ari denari buruz hitz egin digu. Orainean gertatzen den orok historian du jatorria eta azalpena. Itsasok azalduko digu zer gertatzen ari den orain Egipton, atzera eginez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!