Emakumeen arteko elkartasuna eta harremana, Gasteizko erdialdean erresidentzietako langileekin elkartasunez
Bizkaiko zahar egoitzetako langileek urriaren 31ra arte luzatu dute greba deialdia. Jada 300 egun baina gehiago egin dituzte greban, lantokiak gainditzen ari den borrokan. Emakumez osatutako mobilizazioa jendetsua egin dute Gasteizen.
Irailaren 20an Gasteizen egin duten mobilizazioan emakumeek izan dute protagonismoa “emakumeon arteko elkartasuna eta harremana indartzeko asmoz, eta gatazka honen izaera feminista indartzeko”.
ELAren arabera “Hoteletako ‘Kelly’ak, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen duten langileak, garbitzaileak, eskoletako jangeletan lan egiten dutenak, supermerkatuetan beharrean daudenak… Horiek guztiak ere badira gatazka honen atzean inposatutako prekarietate feminizatuaren isla. Ukaezina da emakumeon lan-baldintzak hobetu behar direla, ezin zaio borroka horri bizkarra eman”, azaldu dute.
Mobilizazioan zehar mezu ezberdinak zabaldu dituzte manifestazioak aurrera egin ahala: «Ez dugu eskurik hainbeste lanerako!» edo «Emakumeak borrokan eta ez gaitu inork entzuten!» entzun dira Eusko Legebiltzarrean amaitu den manifestazioan. Bertan, «duintasuna lortu arte» borrokan jarraituko dutela esan dute langileek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!