Emakumeak lehen lerrora eta Herri Mugimendua protagonista aurtengo Martxoaren 3an
Martxoaren 3an 42 urte beteko dira Espainiako poliziak Gasteizko bost langile erail zituenetik Gasteizko Zaramaga auzoan. Urtero bezala, sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte eta hauek prestatzeko asanbladak egingo dituzte datozen asteetan; aurreratu dutenez, eragile ezberdinek eta emakumeek izango dute protagonismoa.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek urteak daramatzate Martxoaren 3ko mobilizazioak prestatzen. Aurten ere, 42.urteurrenean, mobilizazio ezberdinak egongo dira Arabako hiriburuan, baina sindikatuak ez dira eguneko protagonistak izango.
Hala Bediri aurreratu diotenez, aurtengo «proposamena herri mugimendu eta eragile sozialekin konpartitzea da. Mugimendu sozialak jendarte politiko eta sozial justu eta solidario baten eraikuntzaren motore diren heinean, sindikalgintzatik uste dugu Martxoaren 3an protagonismo handiagoa izan behar dutela».
Aurten, gainera, beste data batetik oso gertu iritsiko da Martxoaren 3a: Martxoaren 8ko Greba Feminista. Horregatik, uste dute Mugimendu Feministak berebiziko garrantzia izan behar duela egunean.
Aurreratu dutenez, aurten sindikatuek ez dute pankartarik sinatuko. Soilik emakumeek eramango dute hau, urteko mobiliazio jendetsuenetarikoa izaten den manifestazioan. Martxoak 3 elkarteak ere protagonismoa izango du manifestazio buruan.
Zentzu honetan, eta hau guztia elkarbanatzeko eta fintzeko, sindikatu eta eragileen arteko asanblada irekia deitu dute otsailaren 14an 19:00etan ESK sindikatuaren egoitzan.
Bitartean, Agur 78 dinamika ere martxan da berriz ere. Asanblada irekia ditu dute Martxoaren 3ra begira: otsailaren 8an, 20:00etan Gasteizko Gaztetxean.
Otsailaren 26an, aldiz, sindikatuek eta Herri Mugimenduko eragileek mobilizazioak aurkeztuko dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!