Emakumeak ardatz, Irantzu Lekuek Judimendin egin duen mural berrian
Toti Martinez de Lezearekin izan dituen elkarrizketek gidatu dute igandean aurkeztuko den «Ahoz Aho» proiektua. Gasteizko Udalak Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko mural bat ezabatu duela salatu du Judimendiko Gazte Asanbladak.
Mural berria dauka Gasteizko Judimendi auzoak. Irantzu Lekuek koordinatu eta 65 metro dituen obra berri honek, Toti Martinez de Lezearekin Irantzu Lekuek izan dituen elkarrizketak ditu oinarri, emakumeak ardatz hartuta. Izan ere, muralean haurdun dauden emakumeak, artisauak, dantzariak… agertzen dira batez ere.
Baina salaketarako tartea ere dauka obrak: irudimen obsesiboaren eta botere erlijiosoaren biktimak izan ziren emakume hauek. Proiektuak, hala ere, ikuspuntu positibo bat eman nahi izan dio, «emakumea historian zehar benetan izan dena irudikatuz».
Hau posible egiteko, auzoko gazte -eta ez hain gazte- ugarik hartu dute parte: auzoak auzoarentzako egin duen murala izan da hau. «Ahoz aho», izen hori dauka proiektuak, igandean aurkeztuko dute: 13:00etan da hitzordua, ARTgia gunean.
Beste mural bat, zentsuratua
Judimendiko gazte Asanbladak sare sozialetan aditzera eman duenez, Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko mural bat zentsuratu du Gasteizko Udalak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!