Emakume sortzaileen arteko esperimentazioa ardatz EmART erakusketan
Sara Berasaluce, Marina Suarez eta Beatriz Perales gasteiztarren lanak egongo dira abenduaren 1era arte ikusgai. Irantzu Lekue zuzendariak azaldutakoaren arabera, “emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak».
Maiatzean hasi ziren Sara Berasaluce, Beatriz Perales eta Marina Suarez artista gasteiztarrak elkarrekin lan egiten. “EmART proiektua berritzailea zen hasieratik disziplina ezberdinetako emakume artista arabarrak elkarrekin jarri nahi zituelako lanean”, azpimarratu du Irantzu Lekue ARTgia sorguneko zuzendariak.
EmART da kultur gune honek deitu duen lehenengo deialdia, eta “arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da, Gasteizen emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko«. Araban susperraldian dauden emakume artistak kultura ekosistema baten erdigunean jartzea dauka xedetzat eta emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak.
“Jende askok ez dauka bere eguneroko bizitzan artearekin inongo erlaziorik eta artea kalean egiteak leihoak zabaltzen ditu»
Azaldutakoaren arabera, “EmARTen helburua hainbat artista leku berean paraleloki eta elkarrekin lan egin dezatela da, elkarlaneko unibertsoa sortuz. Horren bidez, sinergiak eta elkarrizketak sortuko dira, eta, horrela, sareak eraiki ahal izango dira askotariko diziplinak jorratzen dituzten artisten artean».
Horretaz gain, showroom formatuaren bidez lotuko dira artistak eta ikus-entzuleak. Showroom-a bakarrik ez, artistek kale ekimen ugari egingo dituzte Abetxukun, Judimendin edo Gasteizko erdialdean. Marina Suarezek azaldu bezala, interbentzio horiek publikoa eta artea elkartzeko, batzeko, aukera eskaini diete. “Zuzeneko eskuhartzeek sorpresak uzten dizkigute, beti”, esan du Beatriz Peralesek. “Jende askok ez dauka bere eguneroko bizitzan artearekin inongo erlaziorik eta artea kalean egiteak leihoak zabaltzen ditu, erreakzioak bultzatzen ditu. Oso aberasgarria da hori”.
Lanak, abenduko lehen egunera arte egongo dira ikusgai, ARTgian bertan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!