Emakume pentsionistak: «Zahartzaro duin baten alde borrokatzeko batu gara»
Emakume pentsionistek Oneka plataforma sortu dute. Euren pobrezia salatzea da xedea. Galdera batean laburbildu dute problematika: «noren zerbitzura dago ekonomia?»
Izar Mendiguren | aiaraldea.eus
Duela urtebete elkartu zen aurrenekoz Oneka, euskal emakume pentsionisten plataforma. Emakumezko edadetuen egoera kontatu diete Laudioko ikastetxeetako gazteei. «Zahartzaro duin baten alde borroka egiteko batu gara», dio Ana Mezo Basaresek. Emakume pentsiodun eta feministen erreferentea izatea nahi dute Euskal Herrian, «pobrezia, bakardadea, indarkeria matxista eta ikustezinak izateari aurre eginda». Momentuz, 44 herrietan daude antolatuta. Besteak beste, zerbitzu eta baliabide publikoen falta salatzen dituzte, baita «etxebizitza egokiak edota egokituak» eskatzeko aukera eza ere.
Pentsionistak izanik, 1.080 euroko pentsioa aldarrikatzen dute. Dena den, handia da emakume nagusien aurkako indarkeria, Mezoren ustez: «Horregatik zahartzaro duina, menpekotasunik gabea eta autonomoa nahi dugu, emakume nagusiak subjektu politikoak izatea». Adinak estututa-edo, heriotza duinerako eskubideaz ere mintzo dira, eta nagusien ahotsa entzutearen beharraz.
«Bizitza osoa lanean egon ondoren, zahartzaroan pobrezia arriskua handitu egin da guretzat. Hau aldatzeko sortu dugu Oneka. Pentsionisten uholdean emakumeak parte gara, gure hitz eta indarrak bere lekua izan behar dute». Finean, euren salaketa eta aldarrikapenak beraiek bideratu nahi dituzte: «Sistema hau sustengatzeko ezinbestekoak izan gara. Gure lana ezkutatu egin da, eta egin dugunaren balioa ukatu egin dute, eskubideak lapurtu dizkigute».
Ekonomia, noren zerbitzura?
«Posible da iraultzea, ekonomia pertsonen zerbitzura jarriz gero», baieztatu du, «arazoa sistema bera dela esateko batu eta antolatu gara».
Eustateko datuetan oinarrituta diote ordaindu gabeko etxeko lanen balioa 21.342 milioi eurokoa izan zela, EAEn ekoiztutakoaren %32.4. «Lan horretatik %66 baino gehiago emakumeek egindakoa izan zen».
Ordaindu gabeko etxeko lanaren banaketa
Aitortu eta ekonomikoki saritu gabeko beharren zerrenda ere aztertu dute: janari erosketa eta prestaketak dira %42a, etxearen mantenuari %31, zaintza eta hezkuntzari dagokio %18a, eta arropa zein bestelako zereginei %8a.
Erretiro eta alarguntzak
Erretiratuak edo alargunak dira pentsionista gehienak. Generoari erreparatuta, ordea, arrakala bistakoa da: «Gizonezkoak dira erretiratuen %62,62a. Emakume alargunak, berriz, %93.32».
Albiste hau aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedi-ra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!