Emakume pentsionistak ere Greba Feministara doaz
Emakume pentsionistek ere bat egin dute Martxoaren 8ko Greba Feministarekin eta euren mobilizazioekin hasi dira jada. Zaintzaren “berrantolaketa soziala” aldarrikatzen dute, alegia, pertsonen zaintza ez dadila zapalduen bizkarrean geratu.
Gero eta gutxiago falta da Martxoaren 8ko Greba Feministarako. 2019ko Martxoaren 8an emakumeek, transek eta bollerek lan guztiak utziko dituzte eta kaleak hartuko dituzte berriro ere. Orain arte, etengabekoa izan da Mugimendu Feministaren lana, herri, eskualde eta maila nazionalean antolatuz asanblada ireki zein batzorde ezberdinetan. “Greban, jendarte osoa eta instituzioak interpelatuko ditugu”.
Bost ardatzetan antolatu dute greba: pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo Greba Feminista izango da. Martxoaren 8an, transen, bolleren eta emakumeen bizitzak erdigunean jartzea da egunaren asmoa.
Hauetako batzuek, pentsionistek, protagonismo berezia izango dute autengo greban. Izan ere, Mugimendu Feministarekin elkarlanean grebarako motorrak berotzen hasi dira. Besteak beste, aurreko ostegunean zaintzen kalejira egin zuten Gasteizko erdialdean La lucha de las feministas también es feminista. Partekatu zaintza, duindu bizitza lelopean. Eta, horrrtaz gain, azken asteetan pankarta tailerrak eta bestelakoak egin dituzte Abetxukun.
Aurtengo kasuan, zaintzek garrantzi berezia izango dute. Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dute grebaren antolatzaileek eta, horretarako, zaintzaren “berrantolaketa soziala” aldarrikatzen dute, alegia, pertsonen zaintza ez dadila zapalduen bizkarrean geratu. Finean, paktu sozial berri bat aldarrikatzen dute.
Bestetik, Martxoaren 8an bertan, gizonei zaintza lanen ardura guztia modu autonomoan hartu eta antolatzea eskatzen diete.
Greban parte hartzeko modu ezberdinak
Aurreko urtean bezala, greba egiteko eta grebaren parte izateko hainbat modu egongo dira emakumeentzat*:
1. Lantoki eta ikasgeletan greba egitea.
2. Herri eta hirietako mobilizazioetara joatea.
3. Zaintzeari uztea eta, hori irudikatzeko, amantala balkoian eskegitzea.
4. Eskualde edo arlo konkretu batean greba antolatzea eta zabaltzea.
5. Besoko morea eta txapa ipintzea, grebarekin bat egiten dela adierazteko.
Hala ere, ez dute ahaztu nahi izan kontsumo greba batean aurrean gaudela. Beraz, Martxoaren 8an ez kontsumitzera deitzen dute Mugimendu Feministatik. “Greba Feministarekin eguneroko normaltasunarekin apurtu nahi dugu, hiriak, herriak eta auzoak geldiaraziz. Beraz, dena itxita egotea da helburua”.
- Otsailak 22, neska gazteen asanblada 17:30ean SUmendi espazioan.
- Otsailak 22, kotxe-karabana 18:00etan Mendizorrotzatik.
- Otsailak 23, 13:00etan ‘Ez dago atzera bueltarik’ kalejira.
- Otsailak 25, Jardunaldi Feministak Errekaleorren.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!