Emakume migratzaileak lehen lerroan, Gasteiz koloretsua aldarri
Emakume migratzaileak buru, ehunka lagun bildu dira Gasteizko autobus bateko eraso arrazista salatzeko elkarretaratzean. Arrazismoaren Aurkako Gasteizko Plataformak manifestu bat aurkeztu du, norbanako zein kolektiboek sinatzeko.
Ehunka lagun bildu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan Mujeres Migradasek, Arrazakeriaren Aurkako Gasteizko Plataformak, Amalurrek, Sareak Jostenek, Gasteizko Mugimendu Feministak, Lumagorrik, Baterak, Talka espazio feministak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak eragileek deituta iragan astean Tuvisako 7. linean jazotako eraso arrazista salatzeko.
Egun hartan, emakume beltz batek eta bere alabak mehatxuak eta irainak jasan behar izan zituzten Tuvisa autobuseko 7.linean. «Militarra naiz eta eta hogei urte daramatzat zu bezalako jendea hiltzen». Hori da besteak beste, bidaiari batek emakume beltz baten alabari esan ziona. Horretaz gain, txoferrak emakumearen eta bere alabaren kontra izan zuen jarrera oldarkorrak ere zer esana eman du azken egunetan, are gehiago, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak txoferraren jarrera babestu zuenean (erasoaren bideoa beherago ikusgai).
Erantzuna, irmoa eta zuzena izan da. Sare sozialetan elkartasun mezu ugari egoteaz gain, kalera irten dira oraingoan emakume beltzari elkartasuna adieraztera eta arrazismoa salatzera. Eta, eskatu bezala, eguneko eta elkarretaratzeko protagonistak emakume migratzaileak izan dira. Haiek egon dira lehen lerroan elkarretaratzean eta haiek hartu dute hitza hau amaitzerakoan. Atzean, ehunka herritar eragileen edo espr
Ekitaldiaren amaieran, soilik manifestu bat irakurri dute eta, ostean, atxikimendu kanpaina bati ekin diote. Norbanako zein kolektiboak batu daitezke manifestu honetara (beherago irakurgai), plataforma.antirracista@gmail.com
Manifestua osorik:
Pertsona etorkinek egunero jasaten duten arrazismo instituzionala, ideologikoa, ahozkoa eta sinbolikoa ezkutatu ezin den errealitatea da. Erasoak modu batean edo bestean bizi izan ditugunok argi dugu eta kontziente gara, egoera eta jarrera hauen atzean, aspaldi batzuek arrazaren aitzakiarekin sortutako nagusitasunaren uste okerra dagoela. Aipatutako arrazismo-nagusitasun ideia hori argi antzematen dugu arraza baten gailentasunaren gezurra baliatu dutenen jardunbidean: ipar-hego ardatzeko erabaki politiko globalen atzean, modu lotsagabean eta makilatuta dauden nagusitasun diskurtsoetan, adierazpen pasibo eta oldarretan, bazterketa eta marjinazio moldeetan, edozein espazioko diskurtsoen edukian zein boterea adierazteko moduetan. Boterearen narratiba guztiak ezaugarritu eta transmisioaren bitartez betikotu dituzte autokonbentzimendu iruzurti eta kaltegarri horietatik mintzatu direnak, euren burua gizaki ereduaren, gizartearen, politikaren, ekonomiaren, nahiz epistemologiaren paradigma gisa aurkeztuta eta bestelako ezagutzak, izateko moduak eta kulturak baztertuta.
Migrazioaren fenomenoa kontu berritzat edota gizakiak historian zehar inoiz ezagutu ez duen gertakaritzat jotzen dute. Etorkin gisa sailkatzen dituzten pertsonak kriminalizatzen dituzte, edonori etorkin izateko eskubidea ukatzen diote, norbaitek etorkina ez izateko aukera izango balu bezala. “Aizu arrazista: mendeetan zehar gizartearen berezko ezaugarria izan dira migrazioa, mugimendua eta joan-etorriak eta bere egungo izaera fluxu horiei zor die. Seguruenik, arrazista jasanezin hori, migraziotik zatoz, bestela honezkero desagertuta egongo zinateke”.
Europako kontinentea, beste lur batzuetara zihoazen migratzaileen exodoaren lekuko nagusietakoa izan da. Batzuetan sistemak berak etxean nahiz kanpoan sortzen zituen gerrek eragindako gosete eta heriotzatik ihesian. Historiako beste pasarte batzuetan berriz, migrazio belikoa eta suntsitzailea burutu zuten, lurrak indarrez espoliatuz, inbadituz eta bertakoak akabatuz. Ezbairik gabe, egun Hegoaldetik Iparraldera egiten den migrazioaren oso bestelakoa.
Gorroto arrazistaren atzean ez dago barne ekonomia kaltetzeko kezka, alderantziz; jakin badakigulako etorkinei zuzendutako gaizki ordaindutako bazterreko lan prekarioei esker bizirauten duela zorigaiztoko sistema kapitalistak. Gu gatozen herrietatik ateratzen, espoliatzen eta xahutzen dituzten lehengaietatik bizi da Europa. Askotan, bidaiari ekiten zaio, askok eurenak ez diren jabetzak bereganatu dituztelako eta azkenean gurea denaren atzean joatea besterik ez zaigu geratzen.
Gorroto arrazistaren jatorria gezurren metaketan oinarritzen da, kultura zehatz batzuk besteak baino hobeak direla sinisten jarraitzeko, horregatik autobus gidari bat gai da, beste pertsona arrazista batzuekin batera, euren ustetan gutxiago den emakumea iraindu, mespretxatu eta umiliatzeko. Egungo arrazismoaren eskema mental eta diskurtsiboa gizaki guztion jatorria den kontinentean esklabotza nagusi zen garaiko ideologian errotuta dago. Bai arrazista zu ere hortik zatoz!
Ez zen garraiobide publikoaren araua kolokan jarri, sistema kolonialista, heteropatriarkal eta kapitalista beraren kontrako erantzuna izan zen, “ahotsik ez eta betirako besteen menpe bizitzera kondetzen duzuen pertsonaren oihua”. Eta menpekoei ez dagokie hitz egitea noski”.
Horregatik guztiagatik:
- Hemen gaude ozen esateko gehiegikerien, umiliazioen eta biolentzia ororen kontra aurkituko gaituzuela beharrezkoa den guztietan. Gero eta gehiago gara eta are gehiago izango gara.
- Hemen gaude jendarte euskaldun prestuarekin batera. Euren erantzukizun historikoa onartu eta gure oinordekoentzako mundu hobea eraikitzeko benetako asmoa dutenekin borrokatuko gara. Gure ahizpak dira, buruan haiek inbaditzeko asmoa ere baduzu arrazista kolonialista hori!
- Gaur hemen gaude, garai hauetan sasi artean ere saretzeak eta aliantzak loratzen direlako. Gu, migratutako pertsonok, bere herriak eurengan eragindako zapalkuntzen kontra borrokatzen direnekin gaude: ijitoen ahizpak gara, arrazismoak indarrez hustu, jazarri duen eta egun jazarrita, baztertuta eta gutxietsita jarraitzen duen kultura handiaren ahizpak. Izan ere, zapalkuntzek berdin jokatzen du gure kultura anitzekin.
- Aniztasun funtzionala duten pertsonen borrokan gaude, zapalketa eta bazterketa sistemek beti persona horiek kaltetu dituztelako. Hain da larria, non aurreko asteazkenean arrazista talde batek adin txikiko neska bat ahoz iraindu eta tratu txarrak eman zizkion. Horrekin batera ama iraindu eta bere izaerari ez erreparatzeari uko egin zioten.
- Gure kideak diren emakume beltzekin gaude eta egongo gara, gaurko egunean hemen egoteko indarra izateko arrazoia direlako. Gure familia dira, horregatik elkar babestuko dugu eta elkarrekin sendotuko gara. Zure itxiturak, muga geografikoek eta afektiboek ez dute DEUS esan nahi guretzat!
- Hemen gaude eta EZ DIRA PASAKO!!! ozen esaten dugu. Migratutako emakume eta gizonak mugimendu feminista, antirrazista, antifaxista eta LGTBIQ+ekin batera fronte komuna eraikitzen ari gara .
- Nahiz eta zuk ez sinistu, zure seme-alabentzako mundu hobea nahi dugulako gaude hemen.
-
Urtarrilaren 9ko eraso arrazista
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!