Emakume batek salatu du hainbat gizonen artean jipotu zutela asteburuan Gasteizen
Gasteizko Mugimendu Feministak sare sozialetan salatu du erasoa.
Irudia: eraso sexisten aurkako kontzentrazio bat, Gasteizen.
Gasteizen igande goizaldean, etxerako bidean, hainbat gizonen artean jipoitu zutela salatu du emakume batek. Segika ari zitzaizkiola azaldu du eta alde egiten saiatu zenean gerturatu eta jo egin ziotela. Ospitalera joan behar izan zuen emakumeak eta, astelehen goizean, han jarraitzen du oraindik.
Gasteizko Mugimendu Feministak sare sozialetan salatu du jazotakoa: elkartasuna adierazi diote erasotuari eta indarkeria matxistari errotik aurre egiteko beharra azpimarratu dute, horrelako gertakariak kasu isolatuak ez direlako.
Aski Da! Erasoen aurrean autodefentsa feminista.
Indarkeria matxistari errotik aurre egin behar diogu. Ez dira kasu isolatuak.
Antolatu. Saretu.
Zurekin gaude. https://t.co/S6Vw7xksHU
— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) October 25, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!