Elurre Iriarte (Hilbeltza): «Gu-geronek poesiaren kriminalak errezitaldia burutuko dugu»
Urtarrilaren 20a eta 27a bitartean ospatuko da (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren astea, Baztanen.
(H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren astea, ospatuko da datorren urtarrilaren 20a eta 27a bitartean. Baztango herri desberdinetan zehar, liburu aurkezpenak, mahai-inguruak eta errezitalak ospatuko dira eta nobedade gisa, aurtengoan, erakusketa bat ere antolatu dute, Begoña Durrutyren «Bereterretxeren kanthoria», hain zuzen ere, urtarrilaren 13a eta 26a bitartean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izanen dena.
Baztango Udalak eta Txalaparta Argitaletxean elkarlanean sortutako (H)ilbeltza beka 4. urtez aurkeztu dute. Sormenean eta itzulpenean laguntzeko helburua dauka honek eta aurtengoan, itzulpen lana izanik, Massimo Carlottoren obra bat izango da itzuli beharrekoa.
Honen guztiaren inguruan hitz egiteko, (H)ilbeltzako kidea den Elurre Iriarte izan dugu Hizpidean.
(H)ilbeltzak antolatutako egitaraua, ondoko estekan eskuragarri: http://ilbeltza.blogspot.com/p/egitaraua.html
Elkarrizketa guztia hemen entzungai.
-
Hizpidea: Elurre Iriarte (Hilbeltza): "Gu-geronek poesiaren kriminalak errezitaldia burutuko dugu"00:16:02
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!