«Paperezko Audientzia Nazionala» urperatu du elkartasun uholdeak
Mobilizazio jendetsua burutu du 5ak Gasteizen dinamikak 11/13 makroepaiketan auzipetutako gasteiztarrei elkartasuna adierazteko. "La Casa de Papel" telesailean oinarritutako performancea egin dute.
5ak Gasteizen plataformak abiarazitako elkartasun dinamiken baitan mobilizazio nagusia egin dute gaur Andra Mari Zuriaren plazan. Ehunka lagunek parte hartu dute bertan.
«La Casa de Papel» telesail arrakastatsuan oinarritutako performancea egin dute mobilizaziora bertaratutako jende guztiaren laguntzaz. Bertan Audientzia Nazionaletik 11/13 makroepaiketan auzipetutako 5 gasteiztarren ihesaldia antzeztu dute, telesail famatuko protagonisten laguntzaz.
Horretarako, mobilizaziora bertaratutakoek ekarritako edukiontzien laguntzaz, 2.800 litro ur bildu eta 5 auzipetuak txalupan atera dituzte Andra Mari Zuriaren plazan zegoen paperezko Audientzia Nazionaletik. Behin 5 gasteiztarrak askatuta Audientzia Nazionalaren eraikina ur-puxikak erabilita urperatu dute mobilizazioan elkartutakoek.
Irailaren 14an manifestazio nazionala Bilbon
Bost auzipetuek hilabeteetan zehar jasotako elkartasun keinu guztiak eskertu nahi izan dituzte. Atxilotuak izan ziren makroperazioaren helburua Euskal Preso Politikoei eskaintzen zitzaien babesa errotik moztea zuela helburu gogorarazi dute.
Bukatzeko datorren irailaren 14an Bilbon egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia luzatu dute. Larunbateko manifestazioa Bilboko La Casillatik abiatuko da, arratsaldeko 17:30etan.
11/13 makroepaiketa
Irailaren 16an hasiko da Herrira plataformaren, Etxeraten eta euskal presoen abokatu, mediku eta psikologoen aurkako epaiketa, 11/13 sumarioa deritzona.
11/13 sumarioan auzipetutako 47 lagunetarik bost Arabako bizilagunak dira: Ane Zelaia, Nagore Lopez de Luzuriaga, Gorka Gonzalez, Egoitz Lopez de la Calle eta Izaskun Abaigar. 14 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute Zelaia eta Gonzalezentzat, 11 Abaigar eta Lopez de Luzuriagarentzat, eta 12 Lopez de la Callerentzat.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!