Elkartasun ekimenak Arantzabelan egindako pintada LGTBI+foboen aurrean
Gasteizko eskola-komunitateek gogor salatu dute Arantzabelako erasoa, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur.
Arantzabela ikastetxeko jolastokian duela gutxi egindako ortzadarren koloreko muralean LGBT+ kolektiboaren aurkako pintadak agertu ziren astelehenean. Arantzabela ikastetxeak berak sareetara igotako argazkietan «putos gays”, “fuck LGTB” eta “maricones” bezalako mezuak ikusi zitezkeen muralaren gainean.
Ikusgunek, Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak, gertakaria erregistratu du eta laguntza emateko prestutasuna adierazi dio ikastetxeko hezkuntza-komunitate osoari. Gertatutakoa «larritasunez» ikusten dutela adierazi dute ohar batean Ikusguneko kideek. Izan ere, ez dira Gasteizen ikusten diren horrelako lehenengo margoketak, ezta horma-irudiak erasotuta agertzen den lehen eskola ere. Iazko ekainean, adibidez, Umandi ikastolan, ‘Esto con Franco no pasaba!’, ‘Transformers no!’ eta ‘Marikas’ margoketa homofoboak eta transfoboak egin zituzten ezezagun batzuek LGTBI+fobiaren kontrako muralean.
Gasteizko eskola-komunitateek ere gogor salatu dute Arantzabelako erasoa. Gaur, osteguna, elkarretaratzea egingo dute Arantzabela eskolako patioan 17:15etan. «Muralak dioen moduan, maitasunagatik, berdintasunagatik, askatasunagatik, errespetuagatik, aniztasunagatik, harrotasunagatik, eta nola ez, duintasunagatik, ez gara isilduko horrelako erasoen aurrean!», adierazi dute eskolaren sare sozialetan. Gasteizko gutxienez hamar ikastetxe eta ikas-komunitatek adierazi diete babesa Arantzabelako kideei eta elkarretaratzeak ere deitu dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!