Elkarretaratzera deitu dute larunbaterako Laudion, Udalak hizkuntza eskakizunak direla eta jasotako epaia salatzeko
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak egin dute deialdi bateratua, euskararen normalizazioaren aurkako "oldarraldiari" erantzuteko.
Langile bati administrazioko hizkuntza eskakizunak betetzea eskatzeagatik Laudioko Udalak jasotako epaia salatzeko elkarretaratzea deitu dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak. Laudioko herriko plazan izango da, larunbatean, 12:30etan, eta eragile politiko zein sozial guztiei luzatu diete batzeko gonbita.
Aste honetan ezagutu da hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean lanpostua galdu zuen langile bati arrazoia eman diola Gasteizko epaile batek, horretarako hizkuntza aurreiritzietan oinarrituz. Epaileak argudiatu zuen, besteak beste, euskara «zaila» dela eta udalak «diskriminatu» egin zuela langilea. Laudioko Udalak epaileari adierazi zionaren arabera, kontratua langileak hasieratik zekien lanpostua galdu egin zezakeela lanpostuari zegokion hizkuntza eskakizuna bete ezean. Gauzak horrela, Laudioko Udalak epaiari helegitea jarriko dio.
Euskalgintzaren Kontseilua euskararen normalizazioaren eta euskal hiztunen eskubideen aurkako «botere judizialaren oldarraldiaz» aritu zen atzo eta Laudioko Udalaren aurkako epaia ofentsiba horren baitan kokatu zuen. Erantzun bateratuak eman eta hizkuntza politikak defendatzeko beharraren ildoan deitu dute biharko mobilizazioa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!