Elkarretaratzea egin zuten igandean Polonia eta Bielorrusiaren arteko mugako «basakeria» salatzeko
Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deituta, dozenaka lagun mobilizatu ziren atzo erakunde europarren "nekropolitika" ekonomiko eta migratorioen aurka.
Igandean, azaroak 21, dozenaka lagun elkartu ziren Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak egindako deialdian. Milaka pertsona, horietako asko adingabeak, Polonia eta Bielorrusiaren arteko mugan duela egun batzuetatik hona jasaten ari diren «basakeria» salatu zuten kontzentrazioan.
Gaur eguneko Europa milaka migratzaile eta errefuxiaturen «bizitzak eta ametsak merkantilizatzen» eta «jaurtitzeko arma gisa erabiltzen» sostengatzen dela azaldu zuten. Izan ere, migratzaile eta errefuxiatuek «gerrek, espoliazioak, esplotazioak, miseriak, klima-aldaketak, jazarpenak eta abarrek kanporatuta egin behar izaten dute ihes», eta egoera horien erantzule zuzenak dira «gobernu europarrek eta, oro har, iparralde globalak, trasnazionalek eta botere-eliteek aurrera eramaten dituzten politika ekonomiko eta geoestrategikoak», OEEren arabera.
Salatu zutenez, norbere herrietatik kanporatutako pertsonek «gero eta igarobide arriskutsuagoak» egin behar dituzte, asko hil egiten dira bide horietan, eta beste askok «ikusten ez den» indarkeria jasaten dute, «haurrak eta emakumeak» kasu. Europara iritsitakoan, gainera, «eskubiderik ezari, politika arrazistei, jazarpenei, esplotazioari, kriminalizazioari egin behar dietela aurre».
Gauzak horrela, «ekonomiaren, geoestrategiaren, migrazioaren eta Europako gobernuen harreraren alorreko nekropolitiken amaiera» eskatzen du plataformak, eta lurraldeen arteko bideak «legalak eta seguruak» izan daitezela. Europako erakundeei eskatzen diete, halaber, «maila guztietan, giza eskubideetan eta eskubide sozialetan oinarritutako politikak ezar ditzatela», pertsona orori berez dagozkionak, «benetako harrera-herriak eraikitzeko».
Beste hildako bat Bidasoan, laugarrena
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!