Elkarretaratzea egin zuten atzo Gasteizen, Barakaldoko erailketa matxista salatzeko
Erantzun kolektiboak eskatzen jarraituko duela esan du mugimendu feministak, bai erakundeei eta administrazio publikoei. Indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dutela ere berretsi dute. Horregatik, elkarretaratzeak deitu zituzten atzo Euskal Herriko hainbat herritan, Gasteizen bezala.
Ekainaren 10ean, Barakaldon, 53 urteko gizon bat atxilotu zuten, 90 urteko ama hil zuela eta. Gizona heriotza erorketa baten ondorioz jazo zela argudiatzen saiatu zen.
Emakumeen Mundu Martxak jazotakoa arbuiatu du: «Beste behin ere, gure gizartearen egitura patriarkala agerian geratzen da gizon batek, kasu honetan bere amaren aurka erabilitako indarkeria erabiltzen duenean; eta gizonak ezkutatu egiten du, gainera, heriotza erorketa baten ondorioz gertatu zela, benetan gertatutakoa ezkutatuz. Gainera, iturri ofizialen arabera (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila), lesioen ondorioz emakumeak ez zuen behar zuen arreta medikoa jaso, eta apirilaren 26an eraman zuten ospitalera, oso larri bertan hil zelarik.»
Emakumeok* lehen eskutik dakigu zein arrisku dagoen etxe barruan eta gure bizitzetako espazio pribatuan. Eta mugimendu feministatik kalera irteten jarraitu besterik ezin dugu egin, gure bizitzak markatzen dituen egiturazko indarkeria hau salatuz, OMEk (Osasunaren Munduko Erakundeak) dioen bezala, planetako hiru emakumetik bati eragiten dion errealitate hori ahalik eta espazio gehienetan salatuz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!