Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Turkiak Kurdistanen aurka egindako erasoen aurrean elkartasuna adierazteko
Pasa den azaroaren 20an, gauerdian, Rojavako posizio militar eta zibilak bonbardatzen hasi zen Turkia, eta elkarretaratzea egin dute Gasteizen erasoaldia salatzeko.
Erdoganen «politika kriminala» arbiuatu dute mobilizazioan, eta azaldu dute Turkiako gobernu faxistak erasoen gorakada justifikatu duela, PKK eta beste hainbat antolakunde kurdu Istanbulgo atentatuaren erantzuletzat hartuz.
«Iraultza bera, bere interes politikoetarako mehatxutzat izateaz gain, Turkiar gobernuak fokoa beste nonbait jartzeko beharra du herrialdeak gaur egun bizi duen egoera ekonomiko larriaren aurrean. Horrez gain, 2023. urteko hauteskundeetarako abantailazko posizio batean kokatu nahi du bere burua eta bere politika espantsionistaren jarraitzeko asmoa du, Erdoganen AKP alderdiak», azaldu dute.
Euskal Herriko mugimendu politiko eta sozialei dei egin diete ekintza solidarioak babes ditzaten, Kurdistanen proiektu politikoaren defentsan.
Gainera, Eusko Jaurlaritza zein Espainiar gobernua interpelatu dituzte Turkiarekin dituzten harreman onak eten ditzaten.
«Kurdistan defendatzea bizitza defendatzea da, patriarkatua, kapitalismoa eta kolonialismoa era guztietan garaitzeko aukerak defendatzea da. Faxismoa ez da pasako. Defenda dezagun Kurdistan», aldarrikatu dute elkarretaratzea bukatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!