Elkarretaratzea egin dute Arreta goiztiarreko zerbitzuko langileek eta erabiltzaileen familiek
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ezarritako murrizketen ondorioz haur eta familia erabiltzaileen eskubideak urratuko direla salatu dute, profesionalek zeharkako arretarako duten debora nabarmen murriztuko delako.
Arreta goiztiarreko zerbitzuaren egoera izan dute hizpide gaur, azaroaren 24an, Arabako Batzar Nagusien Osoko Bilkuran, eta bizi duten egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute langile eta familia erabiltzaileek, Apdemako enpresa batzordeak deituta.
Joan den urrian eman zuten jakitera irailaren 1etik aurrera, GOFEk saioen kopurua handitu ziola profesional bakoitzari, «esku-hartze eraginkorra bermatzeko beharrezkoa den zeharkako arreta nabarmen murriztuz»: haur bakoitzeko 60 minutu izatetik 12 minutu izatera igaro da. Neurri horrek nabarmen kaltetuko du familia erabiltzaileei ematen zaien arreta, langileek salatu dutenez. Azaldu dute beharrezkoa dela «zeharkako arretarako» denbora, lana haurraren ingurune osora zabaltzeko eta koordinatzeko.
Haurren esku-hartzean «funtsezko funtzioak betetzeari utziko zaiola» ohartarazi dute Apdemako profesionalek: «zeharkako arretak berekin dakar haurrei arreta emateko funtsezkoak diren hainbat ekintza egitea, baina Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak arreta hori murriztea eta Arreta Goiztiarraren azken helburuak ez betetzea erabaki du».
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ezarritako murrizketen ondorioz haur eta familia erabiltzaileen eskubideei dagokionean «atzera pausua» emango dela salatu dute, esku-hartzearen kalitatean eragin handia izango duelako.
Arreta goiztiarra
Arreta goiztiarreko zerbitzua garapenean nahasmenduak dituzten edo horiek izateko arriskua duten zero eta sei urte bitarteko haurrak artatzen dituen foru-zerbitzua da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) erantzukizunekoa eta finantzaketakoa, eta Apdema Elkarteak kudeatzen du lankidetza-hitzarmenen bidez. Apdemako langileen arabera, bizitzako lehen urteetan esku-hartzea funtsezkoa da haurren eta haien familien garapenerako eta etorkizunerako, eta arreta goiztiarreko profesionalaren figurak lan integrala eta lankidetzakoa garatzen du hainbat mailatan: haurra, familia, lehen haurtzaroko zerbitzuak eta komunitatea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!