Elgeamendin eman diote amaiera Babestu Maide Duzun Mendia dinamikaren aurtengo edizioari
Elgeamendin egin du Araba Mendiak Askek Babestu Maite Duzun Mendia ekimeneko azken mendi martxa, pasa den larunbatean. Ekimen horren bidez zentral eoliko eta fotoboltaikoek arriskuan jarri ditzaketen mendi eta soroak ezagutu dituzte dozenaka lagunek: Mendialdean Laminoria, Aramaion Durakogain, Arabako Lautadan Durana, Añañan Cantoblanco, Orozkon Jesuri eta Barrundian Elgeamendi.
Elgeamendin, zehazki, Capital Energy enpresak 200 metroko altuerako 6 aerosorgailuko zentral eoliko bat eraikitzeko plana du. Arabako Foru Aldundiko teknikariek zentral eoliko honek ingurumenean izango lukeen eragin handia dela nabarmendu dute argiratutako txosten «argigarri» batean, Arabako Mendiak Askek gogorarazi duenez.
«Mendi martxa honen bidez Green izena darabilten enpresen jarduera salatu nahi izan dugu, berau beraien onura ekonomikorako soilik erabiltzen dute eta. Gainera, inposatu nahi dituzten proiektuak guztiak landa-eremuarentzako guztiz neurriz kanpokoak direla ozen oihukatu nahi izan dugu. Zentzu honetan enpresa hauei ez zaie batere axola ez beraien zentralek eragiten duen ingurumen kaltea, eta ezta ere landa-eremuarekiko ondorio larriak.»
Elgeamendira martxa
Goizeko 10etan Marietan Elgeamendin amaitzen zen 3,1 km-ko ibilbidea egiteko elkartu ziren. Antolatzaileek adierazpen bat irakurri zuten eta bertaratutakoen artean 25 metroko diametroa duen aerosorgailu baten oinarria irudikatu zuten. Ondoren, Santa Marina ermitan indarrak berritu eta parte-hartzaileen artean Euskal Herriko Hazien Sareak emandako haziez betetako poltsatxo batzuk banatu zituzten. «Modu honetan, mundu berdeago eta solidarioago bat bultzatzeko aukera izan dugu», azaldu dute Arabako Mendiak Askeko kideek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!