Albinako urtegiko lindano hondakinak zituen bidoia abandonatuta dago, Ekologistak Martxanek salatu duenez
Bidoia dagoen eremua azaleko uren babeserako gisa sailkatuta dagoela gogorarazi dute. Erakundeen arreta eskasa eta koordinaziorik eza salatu dute hondakin toxiko arriskutsuen susmoen aurrean azkar eta egoki jarduteko.
Joan den astean salatu zuen Ekologistak Martxan taldeak Albinako urtegian lindanoa dirudien bidoi bat agertu zela eta instituzio publikoek ez zutela erantzunik eman. Gaur, urriak 20, Ekologistak Martxan taldeko kideek hondatutako metalezko upelaren edukiaren laginak hartu dituzte, HCH-lindano pestizida izan daitekeen substantzia baten hondakin solidotuekin. Bidoia Aramaion dago, Albinako urtegiko ur-laminatik 40 metro pasatxora eta urak urtegira isurtzen dituen erreka batetik 20 metrora.
Salatu dutenez, upela abandonatuta dago, azaleko uren babeserako kalifikatutako eremu batean. Jarduera honekin ikusarazi nahi izan dute, halaber, erakundeen arreta eskasa eta oso toxikoak eta
arriskutsuak diren hondakinen susmoen aurrean azkar esku hartzeko protokolorik eza.
Ardura Eusko Jaurlaritzak hartu beharko lukeela azaldu dute eta gogorarazi dute 2019ko martxoaren 28an aho batez onartu zutela parlamentu talde guztiek LPNa (legez besteko proposamena), lindanoa konpontzeko plan bat garatzeko. Hala ere, ez da aurrerapausorik eman bide horretatik eta parlamentuko talde guztiei luzatu nahi izan diete «konpromisoak» hartu eta «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko deia.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!