Ekitaldiak eta aldarrikapenak, martxoaren 3ko sarraskitik 41 urte beteko direnean
Ostiralean, Martxoaren 3an, 41 urte beteko dira Espainiako Poliziak Pedro Maria Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Perea Gasteizko Zarama auzoan erahil zituenetik. Aurten ere, mobilizazio ugari egongo dira; ostiralean ez ezik, astean zehar ere ekimen ugari antolatu dituzte.
Ostiralean ez ezik, astean zehar ere ekimen ezberdinak egongo dira Gasteizen. Gasteizko Ikasle Mugimenduak, astelehenean hasi eta ostiralean amaituko den «Aste Gorria» antolatu du. Besteak beste, sarraskiaren 41. urteurrenean, ekitaldia egingo dute 11:00etan Gasteizko Kanpusean.
Errekaleorren ere omenaldia eskainiko diete Martxoren 3ko borrokalariei. Ostegunean egingo dute ekitaldia, arratsaldeko 20:00etan auzoko zineman. 1976an erahil zuten Barroso auzokidea izango dute gogoan, besteak beste. Luntx bat ere egongo da auzo askeko bizilagunen partetik.
Epaitegiek Martxoaren 3ko krimenak preskribatuta zeudela erabaki ostean, Frankismoaren Aurkako Euskal Plataformako kideek elkarretaratzea deitu dute: martxoaren 2an, ostegunean, izango da. Eragile, sindikatu eta alderdiek bertan parte hartzeko deia egin dute. 12:00etan izango da, Gasteizko epaitegien aurrean.
Martxoaren 3ko ekitaldi nagusiak arratsaldean izango dira. Gazte Blokea Santa maria kanotitik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan, Martxoaren 3ko plazan amaitzeko. Euskal Herriko gehiengo sindikalak, beste behin ere, ekitaldia antolatu du 18:30tan Martxoaren 3ko plazan; ostean, 19:00etan, Andra maria Zuriaren plazan amaituko den mobilizazioa hasiko da plazatik bertatik.
Jarraipena Hala Bediren eskutik
Hala Bedik ere egun ezberdinen jarraipena egingo du, sare sozialak baliatuz horretarako. Traola nagusia #M3moria izango bada ere, #OroimenetikGaraipenera traola ere sare sozialetan mugitzen hasi da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!